martes, 26 de mayo de 2009

Azken ebaluaketa

aldez aurretik esan, oso aberasgarria izan zaigula asignatura honetan teknologia berrien inguruan ikusi eta landu izan ditugun materia desberdinak.

Lau hilabeteari oso sarrera egokia egin zitzaiola uste dugu, eta baita era aitortu behar dugu konturatu izan ginela oso atzeratuak ginela teknologia berrien munduaren inguruan.

Foroak?komunitate birtualak?egia esan, hoiek hemen gaudenetik ezagutu izan ditugu, eta gaur egun gure tuentia, facebook-a eta abar ditugu, beraz, teknologietan zertxobait "salseatzea" lortu dugula esan dezakegu.

Baina ikusitako gauza guztietatik, movie makerren ariketa burutzea oso interesgarria iruditu izan zaigu. ni pertsonalki (Imanol) esan behar dut, etxean movie maker neukala ez nekiela baina ezagutu dudanetik, asko dira jada egin ditudan bideo muntaiak.

Aipatu behar dugu ere, Amara berriko hitzaldia oso ona izan zela, eta oso harrituak geratu ginen ikusita bertan nola lan egin zezakeeten ikusteak.

Amaitzeko esan, oso gustura egon garela.

lunes, 27 de abril de 2009

CREENA 2008

CREENA 2008

Aztertuko dugun CD-a “CREENA 2008” izango da. Aste bete pasa ondoren CD hau aztertzen, ikusi izan dugu honelako irizpideak betetzen dituela programa multimedia honek:

· Programa honek, efikazia maila handia duela uste dugu, izan ere, proposatzen dituen helburuak lortzeko erraztasuna eskaintzen baitu.

· Multimediako programa hau, erabiltzeko erraztasun handia ematen digu, beraz, oso atsegina egiten da honekin lan egitea. Gainera, erabilgarritasun handi honi esker, ez dugu denbora pasa behar informazio manualak eta horrelako irakurtzen.


· Aztertzen ari garen programa honek, egoera desberdinei moldatzeko gaitasuna duela ikusi izan dugu, hau da, testuinguru desberdinetan landu daiteke (informatikako gelan, ikasgela arruntean, etxean, …), indibidualki zein taldeka erabili daiteke, formakuntza testuinguru desberdinetan ere erabilgarria gerta daiteke ( formakuntza behar edo erabiltzailearen formakuntza mailaren arabera), …

· Programa honek eskaintzen dizkigun ikus-entzunezko ahalbideei dagokienez esan, oso zabalak direla, izan ere, azalpen erakargarriaz gain, diseinu argi bat eta elementu desberdinen estetika (tituluak, testuak, botoiak, irudiak, …) egokia eskaintzen baitigu.

· Multimediako CD honetan agertzen diren elementuen inguruan esan genezake, nahiko kantitate eta kalitate handikoak direla, hau da, grafikoak, irudiak, animazioak eta abarrekoak egokiak direla iruditzen zaigu.


· CD honetan goraipatu genezakeen alderdi bat, interakzioa litzateke. Gure ustez, oso egokia da programa honek dituen galdeketa sistemak, akzio eta erantzun sistemak, eta abar. Gainera, interakzioaren barruan azpimarratuko genuke, teklatuaren erabilpena bultzatzen duela (adibidez, akats ortografikoak zuzentzeko).

· Programa honek, didaktikotasun handia duela uste dugu. Gainera, didaktikotasuna bultzatzen duela uste dugu, izan ere, gai batetara heltzeko aurretik adibideak azaltzen baitira, eskemak ager baitaitezke, laburpenak baitaude, gai bakoitzari egokitutako galderak agertzen baitira, …


· Gure ustez, argi utzi behar da, programa honek autoaprendizaia eta formakuntzarako iniziatiba lantzen dituela, izan ere, erabiltzaileak aukera baitu nahi duen gaia lantzeko eta gai horietan zailtasun maila aukeratzeko era badu. Hortaz, euren helburuak finkatu ondoren, eurek, haurrek, aukeratu dezakete zein gai landu eta zein mailatan.

Beraz, irizpide hauek aztertuta, esan genezake multimediako programa honek egokitasun handia eskaini diezaiekeela edonolako erabiltzaileei. Hala ere, alderdi batzuetan akatsak nabari izan ditugu, adibidez:

1. CD-ko jolas edo programa asko lantzeko aukera ez dagoela ordenagailuaren egokitzapenak eskasak direlako.

2. Multimediako programa honek eskaintzen dituen joko batzuetan bi kideen arteko lehiakortasuna (txapelketa formatuan) bultzatzen du. Gure ustez, ekintza hauek ez lukete lehiakortasuna sustatu behar, elkarlana baizik. Egia da ere, oso joko gutxietan planteatzen dela bi kideen arteko lehiakortasuna, baina hauek ekiditen balira kideen (haurren) arteko elkarlana areagotuko zen lehiakortasuna alde batetara utziaz.


3. Nabari izan dugun beste akatsetako bat, hizkuntzarekin bat dator. Gure iritziz, multimediako programa honek euskarari bere lekua ere eskaini beharko lioke, izan ere, programa honen erabiltzaileak euskara izan bailezakete ama hizkuntza bezala.

4. Multimediako programa honetan topatu dugun beste akats bat, egoera desberdinetan aurkitzen diren erabiltzaileei iristeko zailtasun handia da, hau da, nola landuko lituzke programa hauek ikus edo entzunezko arazoak lituzkeen erabiltzaileak?

domingo, 5 de abril de 2009

ENSEÑANZA EN EL 2025

Irakurritako testuak teknologia berriek zer nolako impaktua izan duten oso era sinplean adierazten digu. Horretarako, bi irakasleen arteko solasaldian barneratzen gaitu.



Testuak, primeran bideratzen gaitu historian zehar esperientziadun irakaslearen azalpenak direla medio.



Oso modu egokian azaltzen zaigu zer nolako aldaketak bizi izan dituen, zer nolako aurrerapenak suposatu dituen, beldurrak, ikasketa beharrak, adaptazio beharra, ... e.a. Azkenean, iraultza baten partaide izan dela kontatzen du irakasleak eta besteak adi jarraitzen dio.



Testu honek gauza asko planteatzen dizkigu eta, haien artean, gure etorkizuna. Gaur egun "gizarte teknologiko" batean bizi gara, aldaketa ugarirekin oso denbora gutxian; eta, nola ez, testu hau irakutzeak, gure etorkizunaz kezkatzeko eta arduratzeko balio izan digu. Ze azken finean, nola egingo diogu ba aurre hezkuntzaren aldaketen etorkizuneko irakasleok?



Ez da batere erraza galdera honi erantzutea; gaur egun formakuntza zehatzagoa eskatzen zaigu eta, egia esan, ona da eskakizun horrek, gero gure etorkizuneko ikasleetan eragina izango duela suposatzen edo espero baita.



Guzti hau ikusita, bukatu behar dugu hau esanez: Gure etorkizunari aurre egin behar diogula aukera guztiak kontutan edukiz; hau da, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten onura guztiak barneratuz eta, noski, "hezkuntza tradizionalak" utzitako ondarea baztertu gabe.

martes, 31 de marzo de 2009

GURE ESPERIENTZIA

Teknologia berrien inguruan bizi izan ditugun esperientziak nahiko paretsuak izan direla aitortu behar dugu, gure arteko adin tartea bost urtekoa izan arren.

Biontzat, ikastola izan zen abiapuntua, bertan gauzatu baizen gure lehenengo gerturaketa teknologia berriekin.

Egia da, esperientzia paretsuak izan ditugula, eta ezagututako aldaketak berdinak izan direla ere. Aldaketen artean, hauek izan dira gehien nabarmendu diren arloak: ikus-entzunezko sistemak, komunikatzeko sistemak eta ordenagailuak.

Ikus-entzunezko sistemei dagokienez esan, telebistaren garapena ezagutu izan dugula bai kolorearen inguruan baita tamainaren inguruan ere. Honen inguruan ere esan, urteetan zehar, kanal berrien agerpena ezagutu izan dugula, eta batez ere azkenaldian telebistaren digitalizazioa (TDT sistema) ezagutu dugula. Honekin batera esan, “erreprodukziorako” sistemak ere asko aldatu izan direla urteetan zehar. Horrela, ikusi izan dugu nola DVD-ak garai bateko VHS-a ordezkatu duen. Arlo honetan ere, musika entzuteko formatuen aldaketa ezagutu dugu. Garai bateko “viniloa” zintari utzi zion lekua; era berean, azken honek CD-ari eman zion testigua eta gaur egun, MP3 – MP4 sistemak aurreko formatu guztiak “jokoz kanpo” uzten ari dira.

Erreprodukziorako sistemen aldaketak aipatu ditugula, esan, ordenagailuen munduan ere aldaketa hau ezagutu izan dugula, hau da, gaur egungo CD-ak garaiko disketeei lekua kendu die.
Teknologiaz ari garela, zer esan gure bizitzan zehar jasandako komunikabideen aldaketez. Garai bateko telefono arruntetatik mugikorrera pasa gara eta egia esan, jada edonork honelako gailu bat darama gainean. Baita ere, internet sarea iraultza itzela suposatu du eta honi esker bai hedatu direla komunikatzeko aukera desberdinak (web-cam, Messenger, korreo elektronikoa, bideo konferentziak,…).

Aurrerapen guzti hauek garatu izan dira eta, garatzen dira euren funtzionamendua zein mugikortasuna errazteko eta askoz erosoagoa izan dadin.

Teknologi hauen erabilpenari dagokionean, gehien erabiltzen duguna ordenagailua da dudarik gabe, izan ere, honetaz baliatzen baikara lanak egiteko, musika edota pelikulak jaisteko, interneten aritzeko edota “messenger”-retik komunikatzeko.

Komunikatzeko sistemei dagokionez (telefono arruntei edo mugikorrei dagokienez), argi esan behar dugu ez garela haien oso zale amorratuak. Egia da mugikorra dugula, baina telefonoz aritzea ez zaigu gehiegi gustatzen.

Bukatzeko, gehien erabiltzen dugun teknologia ordenagailua izanik, aitortu behar dugu beste ikus-entzunezko sistemak ere egunero erabiltzen ditugula, hala nola, MP4-a eta telebista.

martes, 24 de marzo de 2009

AURKEZPENA

Epa! Aingeru eta Imanol gara!!!!!!